molatu

NOR GARA?

Molatu Produkzioak Tolosan kokaturiko enpresa bat da, musikaren, ikuskizunen eta ikus-entzunezkoen esparruetan urtetan aritutako profesionalek 2009. urtean sortua.

BERRIAK

SOINUA ETA ARGIZTAPENA

Molatu Produkzioak enpresak soinu eta argiztapen material profesionalak alokatzeko zerbitzua eskaintzen du formatu desberdinetako kontzertuetarako, hasi areto txikietatik eta kaleko kontzertu handietaraino. Urtetako esperientzia dugu puntako musika taldeak sonorizatu eta argiztatzen, bai antzokietan eta baita ere plazetako eszenatokietan. Askotan lan egiten dugu dantza eta antzerki taldeekin, eta gure laguntza eta aholkularitza eskaintzen diegu argi diseinuak egiteko, edota sonorizazio behar bereziak dituztenean. Horrez gain, baditugu tamaina askotako ikus-entzunezko proiekzio sistemak ere, eta edozein beharri erantzun diezaiokegu ekitaldi publiko, hitzaldi edota nolanahiko ikuskizunetan.

KONTZERTUAK
DANTZA ETA ANTZERKIA
IKUS-ENTZUNEZKO PROIEKZIOA
EKITALDI PUBLIKOAK
BESTE IKUSKIZUNAK

IKUSKIZUNEN EKOIZPENA

Molatu Produkzioak enpresak bere ikuskizun propioak ekoizten ditu, eta aholkularitza eta zerbitzua osoa ematen du kontzertu eta ikuskizun berezietarako. Soinua, argiztapena, ikus-entzunezko diseinuan laguntza... Azken urteotan hainbat ikuskizun estreinatu ditugu, hala nola, Evolution&Love, Izaro eta Elene... Bestalde, Isidro LarraƱaga Akordeoi Orkestrak bere 35. urteurrenean eskaini zuen Bizipenen Hauspoa ikuskizun berezian, alor tekniko guztien kudeaketaz arduratu ginen. Horrez gain, programazioarekin laguntzen diegu antolatzaileei hainbat herritako jai zein jaialditarako, eta antolakuntza zerbitzu integrala ematen dugu gala edota ekitaldi instituzionaletan ere.

GEURE EKOIZPENA
KULTUR PROGRAMAZIOA
GALAK ETA EKITALDIAK
BESTELAKO EKOIZPENAK

IKUS-ENTZUNEZKO EKOIZPENAK

Molatu Produkzioak enpresak ikus-entzunezko ekoizpenak egiten ditu musika eta arte eszenikoekin lotutako emanaldientzat. Alor guztiak koordinatzen ditugu, musikaren pista anitzeko grabaketatik hasita, post-produkzio eta nahasketa lanak egin, bideo grabaketarako argiztapen berezia kontuan hartu eta erabiliko diren kamera, plano edota atrezzoa kontuan izateraino. Kontzertu handiak, emanaldi intimoagoak, zuzeneko diskoen grabaketa edota estudioko lanen ekoizpen osoa egiten ditugu.

IKUS-ENTZUNEZKO EKOIZPEN OSOA
PISTA ANITZEKO AUDIO GRABAKETA
BIDEO GRABAKETA PROFESIONALA

JARRAI GAITZAZU!