ARIA

ARIA 2023an Donostian sortutako musika taldea da.

Euskarazko pop kantak egiten ditu giro intimista bati ukitu elektronikoa gehituz. Proiektuaren atzean Marina Landa kantautorea dago. Bere abestiei doinu eta forma berriak eman nahian, teklatuetan Iñaki Ortego Lauroba taldeko pianista ohia, baterian Ion Larrañaga eta gitarra elektrikoan Iñaki Olaskoaga batu zaizkio. ARIA italierazko hitza da ARIA, aireeuskaraz. Naturarekin harremana, lasaitasuna eta beste dimentsio batean murgiltzeko aukera aldarrikatzen ditu taldeak pop melodia atseginen bidez. Airean hegan egin eta kezkak alde batera utzita, abestea nolabait badelako barnea askatu eta besterik gabe flotatzea bezalakoa. "Urdin" da talde donostiarraren lehen diskoad, pop doinuetan oinarritutako zazpi kantek osatua eta Sizilian grabatua, Domenico Gargano ekoizle italiarrarekin batera.

MOLATU
PRODUKZIOAK S.L.

Laskorain kalea, 16
20400 Tolosa

607 654 546
kontratazioa@molatu.eus