ESANEZIN

Esanezin Ianire Aranzaberen (Altzagarate, 1999) bakarkako proiektua da.


2021. urtean kaleratu zuen “Aireratzen” bere lehen disko laburra. Zazpi kantuz osatuta dago Aranzaberen lehen lana, Zestoako Gaztain Estudioen eta Bartzelonako Turonet estudioen artean grabatua eta pop doinuak jorratzen ditu,; 2021ean bakarkako formatuan lehen kontzertuak eman ondoren laukote formatua hartu du proiektuak, Arri Iraeta, Iñigo Asensio eta Imanol Rubio bidelagun dituela.

2023an eszenatokietatik zertxobait urrundu eta proiektuaren lehen lan luzeak ikusi zuen argia, “Erretratu Bat” izenpean, orain eta hemen gure ingurura begiratzeko modu bati erreferentzia eginez. Bigarren lan hau Oiartzungo Lezoti Estudioan grabatu, nahastu eta masterizatua izan da 2023ko udan zehar.

2025ko maiatzean kaleratu du "Kanturik Ez Bada", udazkenean argia ikusiko duen lan berriaren lehen aurrerapen kantua.



MOLATU
PRODUKZIOAK S.L.

Laskorain kalea, 16
20400 Tolosa

607 654 546
kontratazioa@molatu.eus