GARTXOT

Gitarraren soiltasuna eta artifiziorik gabeko ahotsa baliatuz,  bilaketa emozional zintzo bat egin nahi izan du disko berri honetan Gartxotek. Kantautore gisa, lehen aldiz bere izena daraman 11 kantuko soinu-unibertsoa eraiki du.


Su epel eta motelean sortu dira kantuok, eta Amaia Mirandaren gidaritzapean burututako ekoizpen landu eta biluziaren ostean zuzenean grabatu dira, grabazio gehigarriak estudioan eginez.

Pieza hauek azken bi urteetako sentsazioak eta ikaskuntzak biltzen dituzte: funtsean, heldutasunerako igarobidean,  ziurgabetasunaren erdian sortzen diren argi txikiak.

Musika egiteko modu biluziago, zintzoago eta pertsonalago baterako hautua garbia izan da eta emaitza tonu oso intimoa duen lan bat da.

Zuzenekoari begira, lan hau bakarka zein Garazi Esnaola piano-jolearekin batera aurkezteko asmoa du Gartxotek. 

MOLATU
PRODUKZIOAK S.L.

Laskorain kalea, 16
20400 Tolosa

607 654 546
kontratazioa@molatu.eus