POSTAL KOLEKZIONISTAK

Postal Kolekzionistak Iñigo Asensiok 2018an sorturiko proiektua da.

Euskal musikagintzan eskarmentu handiko musikariak biltzen ditu: Iñigo Asensio (abestien egilea eta proiektuaren sortzailea), Michel Longaron, Ander Zubillaga, Irene Lopez eta Juanjo Falcon. Kantautore girotik pop eta rock giroetara hurbiltzen den taldea da eta bi disko argitaratu dituzte orain arte: ‘Azken gaua hirian’ (2019) eta ‘Bagoi hutsak’ (2021).

Postalak eta bidaiak betiere presente izan ditu Iñigok bere kantuetan, hala lehen diskoan 6 urtez 20 herrialdetan baino gehiagotan zehar egindako bidaiak kontatzen ditu. Azken diskoan trenek tematuta, Lekuak Leku kantuan ‘ez lekuei’ erreferentzia egiten zien eta badira uneoroko erreferentziak garraiobide eta geltokiei. Kafea Zor Didazun -tren honek galdu zuen kafetegian- edota Azken Bagoitik kantuan bertan gertatzen den bezela.

2024an kaleratu dute “Ezusteko Kantak: errinozerontea” euren lan berriena, ezustean iritsitako kantek osatzen duten bilduma. Musikaria kantaren bila dabil maiz. Hura topatu; hura sortu. Beste batzuetan kantak topatzen du musikaria. Gertakariek, edo igande arratsalde bateko irudi batek, edozerk behartzen du kanta bera.

MOLATU
PRODUKZIOAK S.L.

Laskorain kalea, 16
20400 Tolosa

607 654 546
kontratazioa@molatu.eus