TXASTON DIXIE BAND

Txaston Dixie Band 2013an sortutako talde tolosarra da.



Ideia Iñaki Aierbe eta Isitxo Larrañaga musikariengandik abiatu zen eta berehala beste sei lagunek bat egin zuten proiektuarekin, tartean Ander Zubillaga gitarrista.
Handik gutxira, taldeak Denis Ruiz abeslaria fitxatu zuen, eta ordutik, etengabe jo dute kaleetan, tabernetan, ezkontzetan eta mota guztietako ekitaldietan.

Taldea, abeslariaz gain, haizezko 5 instrumentuz, bateria eta gitarra edo banjoaz osaturik dago, eta eskaintzen duten musika Dixieland estilokoa da, 1910eko hamarkadan New Orleansen sortua. Musika alai eta original hau, eszenaratze erakargarri batekin batera, ezin hobea da ekitaldiak girotzeko edo kontzertuetarako.

MOLATU
PRODUKZIOAK S.L.

Laskorain kalea, 16
20400 Tolosa

607 654 546
kontratazioa@molatu.eus